Goierriko hamaika herri daude eremu gorrian
Bost mila biztanletik gorako sei herriez gain, Ataun, Gabiria, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia daude eremu gorrian, eta horrenbestez, murrizketekin. Ataun eta Gabiria sartu dira zerrendan; Olaberria eta Zegama, berriz, atera egin dira.
Gaur berritu du Osasun Sailak itxiera aplikatuko zaien herrien zerrenda, eta udalerriez gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoak ere mugatuta egongo dira bihartik aurrera, eragin tasaren 400eko muga gainditu baitute. Goierrin hamaika herri daude eremu gorrian; bost mila biztanletik gorako sei herriez gain, Ataun eta Gabiria sartu dira zerrenda horretan, lehendik zeuden Itsasondo, Legorreta eta Zaldibiarekin batera. Olaberria eta Zegama atera egin dira zerrendatik.
Itxita dauden lurraldeak:
- Araba ………………….. 437,90
- Bizkaia …………………. 419,13
- Gipuzkoa …………….. 635,71
Bost mila biztanletik gorako herriak:
- Beasain ………………. 620,50
- Lazkao ………………… 568,18
- Legazpi ……………… 1593,53
- Ordizia ……………….. 446,87
- Urretxu ………………. 907,89
- Zumarraga ………….. 875,67
Bost mila biztanletik beherako herriak:
- Ataun ……………….. 1087,58
- Gabiria ……………… 1754,39
- Itsasondo ………….. 1923,08
- Legorreta ……………. 872,48
- Zaldibia ……………… 2171,29