Bost mila biztanletik gorako sei herriez gain, Ataun, Gabiria, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia daude eremu gorrian, eta horrenbestez, murrizketekin. Ataun eta Gabiria sartu dira zerrendan; Olaberria eta Zegama, berriz, atera egin dira.
COVID-19aren pandemiaren kudeaketaren aurrean haserrea erakutsi dute pentsiodunek. Osakidetzako buruei zuzendutako gutuna entregatu dute Ordiziako osasun zentroan, asteroko elkarretaratzearen ondoren.
Osasun Sailaren arabera 110 positibo gehiago atzeman dituzte asteburuan Goierrin. Zumarragan, Legazpin eta Urretxun daude kasurik gehienak.
Gipuzkoako Talde Naturazaleen antolakuntzak deituta, protesta egin dute Donostian, aldundiak "bioaniztasunaren eta naturaren kontserbazioari uko" egin diola salatzeko
Ertzaintzak 22 eta 42 urte bitarteko sei gizonezko atxilotu zituen ostegun goizaldean, enpresa batetik 800 kilo kobre lapurtzea egotzita.
Beasaingo Amets Descanso dendan aitzindariak dira atseden ekologikoaren arloan. Atentzio eta eskaintza pertsonalizatua eskaintzen dute, zure beharretara egokitutako atsedenerako ekipoa aurki dezazun.