Datu itxaropentsuak Legazpin egindako kultur jardueretan
Pandemiaren eraginez, 2020an kultur jarduera asko bertan behera utzi behar izan ziren arren, udalak eta kultura erakundeek kultura agendari heldu diote berriro ere. Hori horrela, urteko lehen hiruhilekoan Legazpiko Udalak antolatu edo eta diruz lagundutako kultur jardueretan parte hartu dutenei buruzko datuak itxaropentsuak direla adierazi dute.