Beasain atera da eremu gorriko herrien zerrendatik
Goierriko 8 herri daude eremu gorrian, eta ondorioz, mugikortasuna mugatuta. Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak itxita jarraituko dute. Herri txikiagoen artean, Legorreta, Olaberria eta Zaldibia daude zerrendan.
Gaur eguneratu du Osasun Sailak eremu gorrian dauden herrien zerrenda. Goierriko 8 herri daude bertan; bost mila biztanletik gorakoen artean, Beasain da libratzen den bakarra, asteburuan 400eko mugatik jaitsi eta gero. Gorrian jarraitzen dute Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak.
Herri txikiagoen artean, berriz, hiru herri daude: Legorreta, Olaberria eta Zaldibia. Ataun, Gabiria eta Itsasondo atera dira zerrenda horretatik; Olaberria berriz, egunotan sartu da.
5.000 biztanletik gorako herriak
- Lazkao ………………. 639,20
- Legazpi …………….. 1926,51
- Ordizia ………………. 526,32
- Urretxu …………….. 1010,40
- Zumarraga ………… 1018,23
5.000 biztanletik beherako herriak
- Legorreta …………. 671,14 ……… 5*
- Olaberria ……….. 1308,62 ……. 11*
- Zaldibia ………….. 1628,47 ……. 9*
*Astebetean izandako positibo kopurua