Auzoan pilatutako 57 kilo zabor bildu zituen larunbatean herritar talde batek.
Goierriko 8 herri daude eremu gorrian, eta ondorioz, mugikortasuna mugatuta. Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak itxita jarraituko dute. Herri txikiagoen artean, Legorreta, Olaberria eta Zaldibia daude zerrendan.
Pentsionistek Beasaingo zazpi banketxeri "tratu bidezkoagoa eta gizatiarragoa" eskatu diete. Eskaria estatuko finantza-sistema arautzen duten organoei ere luzatu diete, "monopolio-egoera honekin amaitzeko"
Teknologia berriek eta informatizazioak lanpostuen galera ekarri duela salatu dute, pentsioen inguruan azken astean aldaketarik ez dela izan azaltzearekin batera. Hurrengo elkarretaratzea maiatzaren 10ean egingo dute.
Osasun Sailaren arabera, ostiraketik igandera 97 positibo gehiago agertu dira eskualdean. Zumarragan, Legazpin eta Urretxun daude kasurik gehienak. Hamalau herrik gainditzen dute 400eko tasa.
Beasainek 0 eta 1 galdu zuen Anaitasunaren aurka; Goierri Gorrik 2 eta 1 galdu zuen, Alavesen zelaian
Kadete mailako lehen urtean ari da 15 urteko legazpiarra. Entrenamendu egokiak egin ezin izanak "lan bikaina" egitea ez diola eragotzi dio Judo Legazpi klubak.