Emakumezkoen I. Igartza Sariaren laburpen bideoa
Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, emakumezkoen I. Igartza Saria jokatu zuten atzo, Beasainen hasi eta bukatuta. Espainiako Kopako proba puntuagarria izan da, eta 400 txirrindulari inguruk parte hartu dute.
Kadeteen proba izan zen aurrena jokatu zutena. Hyundai Koryo Car taldeko Daniela Grañanak irabazi zuen lasterketa, eta lehendabiziko herritarra, Oneka Sanchez izan zen. Junior kategorian, berriz, Laia Puigdefabregas izan zen azkarrena.
Eguerdian hasi zen elite eta 23 urtez azpikoen proba, 80,5 kilometrokoa. Elite kategorian, Massi-Tactic Women taldeko Vita Heinek irabazi zuen; 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Laboral Kutxa taldeko Idoia Erasok.
Txirrindulariak.com webguneak lasterketaren laburpena egin du, bideo honetan: