Edukiontzi berrien eta pinkatetak garbitzearen kostua
Aurreko asteko astelehen goizaldean Itxaropen auzoan eta industrialdean erre zituzten sei edukiontziak ordezkatzeak eta herrian zehar egin zituzten 18 pintadak garbitzeak izan duen kostuaren berri eman du udalak. Erretako edukiontzien kostua 3.969,44 eurokoa izan da eta pintadena 1.439,68 eurokoa, guztira, 5.541,12 euro.