Andramendi ikastolako ikasleak Kilometroak koloreztatu dituzte
Kilometroak jaialdiaren harira, mural handia osatu dute ikastolaren atarian. Arropa salmenta ere martxan da dagoeneko.
Kilometroak jaia ari da gorpuzten: antolaketa lanak aurrera doazen heinean, lerro hutsak mural bihurtuz doaz. Mural handi bat, Euskal Herri osoa hartuko duena. Beasainen izango du zati bat, Andramendi ikastolako arkupetan, ziburuen parean.
Kulturaren transmisioa ardatz hartuta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek zirriborroak marraztu zituzten; Eider Eibar ilustratzaileak murala diseinatu zuen ikasleek egindako marrazkietan oinarrituta; ikasleek diseinua hormara eraman dute astean zehar. Atzo amaitu zuten. Ikasleak gustura aritu dira pintzel eta pintura artean.
Ikastolak herriari leloa gailentzen da, oinarri zuriaren gainean letra beltz lodiekin. Inguruan, kolore bizikien, marrazki eta mezu alaiak ditu.
Murala sei piezako puzzle baten zatietako bat da. Gainerako zatiak Laudioko, Leioako, Lizarrako, Sopelako eta Ziburuko ikastoletan marraztu dituzte. Bakoitza tokian tokiko ikastolen jaia antolatzeaz arduratuko da. Aurtengo Kilometroak Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolen artean antolatuko dituzte.Urriaren 3an izango da egun handia, Beasain, Lazkao eta Ordiziaren artean.
Arropa salmenta, martxan
Kilometroak jaiaren harira diseinatutako arropak eta osagarriak salgai daude. Maiatzaren 10a baino lehen egin behar dira eskariak, kilometroak.eus/denda atarian. Haur eta helduentzako kamisetak eta kirol-jertseak daude salgai, baita ere poltsak, ur potoak eta maskarak. Bost eta 35 euro artean balio dute produktuek.