CAF Taldearen administrazio kontseiluak aho batez onartu du Javier Martinez Ojinagaren izendapena. Irailaren 1ean hartuko du Kontseilari Ordezkari kargua.
Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute elkarlanean, Goierriko Andramendi, Jakintza eta San Benito Ikastolen eta Gerriko Kultur Elkartearen babesarekin.
Atzo 43 positibo atzeman ziren: erdiak baino gehiago, Legazpin eta Zumarragan. Eskualdeko intzidentzia tasak beheraka jarraitzen du
Jon Ander Albisu binakako txapelketa nagusiko finalerako sailkatuko da irabazten badu. Beñat Garmendia eta Xabier Erostarbe elkarren aurka arituko dira. Irabazlea Promozio txapelketako finalerako sailkatuko da.
Donostiako Teusa enpresak irabazi du prozesua eta sei hilabeteko iraupena izango dute lanek. Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa petrologikoa egingo du labe barruan
Produktu berri asko izan dira Ordiziako azokan, apirila agurtzeko: tipulin gorria, aza lisoa, baratxuri buruak, errefaua, ahuntz esnea eta jogurta. Mikologia atalean gero eta aukera handiagoa dago: onddoak, zizak, ziza horiak...
Eraikinaren eraberrikuntzaren azkeneko faseari helduko diote aurten. Teilatupeko solairuan literak jarriko dituzte. Udalak 779.000 euroko aurrekontua du 2021erako
«Baztertuta» sentitzen dira. Eusko Jaurlaritzak txertaketatik kanpo utzi zituen adinez nagusi diren ikasleekin egiten dutelako lan. Eskariari entzungor egin diotela salatu dute
Eguzki eta Landarlan elkarte ekologisten salaketak ez du aurrera egin, baina errekurtsoa jartzeko aukera dute. Aralarren gertatutako sutea salatu dute ekologistek
Kilometroak jaialdiaren harira, mural handia osatu dute ikastolaren atarian. Arropa salmenta ere martxan da dagoeneko.
Antzerki emanaldia egingo dute bihar. Zapatuan, suziria bota eta balkoietan egingo dute topa, musikaz lagunduta.
Egoera epidemiologikoagatik festak egiteko unea ez dela dio udalak. Klasikoa eta ezpata-dantza, Santikutzei keinu egiteko ekitaldi bakarrak. Haurrentzako saioak eta musika dira nagusi
Transzikloaren lehen saioa egingo dute bihar, 19:00etan, Igartzako Jauregian. Lehendabizi Mi pequeño gran samurai Nire samurai handi txikia dokumentala eskainiko dute, eta amaitutakoan Elaxar Lersundiren, Ekaitz Goikoetxearen eta Maddi Imazen arteko mahai ingurua izango da.
Argazki inpresionistak egin ditu. Basoen garrantzia ezagutzera eman nahi du. Argazkiak Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan egongo dira, igandera arte