Transexualek pairatzen duten sufrimendua jorratuko dute bihar Beasainen
Transzikloaren lehen saioa egingo dute bihar, 19:00etan, Igartzako Jauregian. Lehendabizi Mi pequeño gran samurai Nire samurai handi txikia dokumentala eskainiko dute, eta amaitutakoan Elaxar Lersundiren, Ekaitz Goikoetxearen eta Maddi Imazen arteko mahai ingurua izango da.

Lersundik azaldu du helburua «trans munduari eta suizidioari ikusgarritasuna» ematea dela. Dokumentalak bere buruz beste egin zuen Ekairen borroka jasotzen du. «Tabuak diren gaiak dira, baina hitz egin behar da. Bere buruaz beste egiten duenak sufrimenduarekin amaitu nahi duelako egiten du. Laguntza eskatzen ikasi behar dugu».
Uste du azken urteetan aurrerapausoak eman direla, «txiki-txiki-txikiak». «Asko dago egiteko», dio, eta uste du Transzikloa bezalako ekimenek garrantzitsuak direla eta gehiagora zabaldu beharko liratekeela. «Parte hartzeko desiratzen nago. Gai gogorrak dira, baina semeak indarra ematen dit. Herritarrei ere gonbita egiten diet».