Zine Klub Legazpi eta Sustraiak bat eginda, 'Jantzari' aurkezteko
Zine Klub Legazpik eta Sustraiak dantza taldeak bat egin dute gaur Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna dokumentala eskaintzeko. Emanaldia Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan. Iurretako (Bizkaia) dantza talde nagusiko zortzi neska-mutilak dira dokumentalaren protagonistak, eta horietako batzuk Latxartegin izango dira, emanaldia amaitzean ikusleekin solas egiteko.