Arkatzak banatu ditu Legazpiko haurren marrazki lehiaketako sariak
Maiatzaren 1eko goizean egin zen marrazki lehiaketa, herriko kaleetan. Lehen Hezkuntzako 40 ikaslek parte hartu zuten. Lan guztiak ikusgai daude kultur etxeko erakusketa aretoan.
Legazpiko haurren marrazki lehiaketaren sari banaketa egin zuen atzo Arkatza elkarteak, kultur etxeko areto nagusian. Ekitaldi horren ondoren lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ireki zuten. Legazpiko artista txikien lanak erakusketa aretoan egongo dira ikusgai, hilaren 15era arte, 17:30etatik 20:30etara.
Maiatzaren 1eko goizean egin zen marrazki lehiaketan Lehen Hezkuntzako 40 ikaslek parte hartu zuten: A mailan (LH-1 eta 2), 15; B mailan (LH-3 eta 4) 12; eta D mailan (LH-5 eta 6), 13.
A mailako irabazleak Igor Andueza, Unai Gutierrez eta Irati Balenciaga izan dira; B mailakoak, Maren Davila, Danel Rodriguez eta Sarai Conejo; eta D mailakoak, Eday Rodriguez, Kirvy Ricardo eta Paul Ibarnia.
Sari banaketa ekitaldian Koldobike Olabide alkateak eta Amaia Zaldua zinegotziak parte hartu zuten, Arkatzako Dani Uribetxebarriarekin eta Rosa Gutierrezekin batera.