Auzo-konposta egiteko informazio bilerak Ataunen
Herrian sortzen den hondakin organikoa bertan tratatzeko helburuz, auzo-konpostaren sistema jarriko du udalak Ataunen. Urtebeteko proba egingo dute, emaitzak ikusteko. Konpostagune handiak jarriko dituzte hainbat auzunetan, eta erabilera azaltzeko informazio bilerak atzo hasi ziren. Gaur Ubarriko adosatuetan (18:30), Ubarrietan (19:00), eta bihar Zelaietan (18:00) eta Intxaurrondon (18:30) dira bilerak.