Osasun krisiagatik festak ospatzeko baldintza egokiak betetzen ez direla eta bigarren urtez jarraian, bertan behera geratu dira.
Osasun Sailaren arabera, beste 20 kasu atzeman dituzte eskualdean, horietatik gehienak Beasainen, Ordizian eta Ataunen daude.
Musika talde legazpiarrek ez dute atsedenik hartzen. Insanos taldeko kideen txanda da orain, rock eta punk doinuak uztartzen dituen diskoa kaleratu berri dute. Publikoaren aurrean noiz aurkeztu irrikitan daude.
Osoko bilkuran datozen urteetarako pleguak onartu dira eta EH Bilduk aurka bozkatu du. Pertsona gehiago kontratatzea eta jarraipen zorrotza egitea eskatu du
Gipuzkoako Urak sozietateak 1.500 metro kubo edateko ur bota behar izan ditu Goenako biltegitik, larunbatean gazte batzuk bertara sartu eta gero.
Hasita daude Nafarroa etorbidea eta Oriamendi kalea lotuko dituen igogailua eraikitzeko lanak. 242.000 euroko aurrekontua eta bost hilabeteko epea dute.
2007 eta 2012 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago, klubeko jokalari izan edo ez. Hiru txanda egingo dituzte
Herri barruko gehienezko abiadura orduko 30 kilometroetakoa izango da; 20koa galtzada eta errepide bakarreko kaleetan
Unidad Alavesa musika taldeak birritan bete du Ataungo Herri Antzokia 'Made in Germany' hirugarren diskoa aurkezteko kontzertuan. «Egun berezitzat» jo dute larunbatean bizitakoa.
Legazpiarren artean Goierriko Hitza egunkariaren eta GoiBerri aldizkariaren irakurle gehiago lortzeko kanpaina egingo da datozen egunetan. Harpidedun berriek gazta erdia jasoko dute opari
Alarma egoera desagertu denez eta etxeratze agindua baliorik gabe gelditu denez, kiroldegiko ordutegia luzatu dute. Hitzordua eskatu behar da joan aurretik
Intsumisio mugimenduaren inguruko dokumentala egin du Lander Garrok. Gaur izango da ikusgai Arerian; asteburuan berriz, 'Ilargi guztiak' euskal filma emango dute.