Beste 20 positibo agertu dira Goierrin
Osasun Sailaren arabera, beste 20 kasu atzeman dituzte eskualdean, horietatik gehienak Beasainen, Ordizian eta Ataunen daude.
Asteburuko bataz bestekotik gehiegi aldendu gabe, gaur beste 20 kasuren berri eman du Osasun Sailak Goierri mailan.
Kasurik gehienak Beasainek (8) ditu. Ordizian (4), Ataunen (3) eta Urretxun (2) ere badira positibo berriak, eta beste bana agertu dira Idiazabalen, Legazpin eta Zumarragan.
Azken egunetako igoerarekin, Beasain eremu laranjan sartu da, atzera ere. Gorrian daude Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga; Lazkao, berriz, eremu horian. Herri txikiagoen artean, 400etik gorako tasa dute Altzagak, Ataunek, Ezkio-Itsasok, Zaldibiak eta Segurak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.539 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/10 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 2732,24 | ||
Arama | 0 | 19 | 490,20 | ||
Ataun | 3 | 214 (+3) | 1602,75 | ||
Beasain | 8 | 1.557 (+8) | 313,81 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 630,91 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 194,93 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 148 (+1) | 252,10 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 534 | 248,58 | ||
Legazpi | 1 | 900 (+1) | 832,44 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 268,46 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 218,10 | ||
Ordizia | 4 | 1.310 (+4) | 476,66 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 0 | ||
Segura | 0 | 198 | 521,85 | ||
Urretxu | 2 | 622 (+2) | 571,09 | ||
Zaldibia | 0 | 310 | 542,82 | ||
Zegama | 0 | 182 | 65,75 | ||
Zerain | 0 | 13 | 0 | ||
Zumarraga | 1 | 1.019 (+1) | 682,21 | ||
GOIERRI | 20 | 7.539 (+20) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.