Herrigunean, mantsoago
Herri barruko gehienezko abiadura orduko 30 kilometroetakoa izango da; 20koa galtzada eta errepide bakarreko kaleetan
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak herri barruko abiadura mugak moteldu ditu. Norabide bakarreko hiri-bideetako abiadura 50 kilometro orduko mugatik 30 kilometro orduko mugara jaitsi du; galtzadako eta espaloiko plataforma bakarreko bideetan gehienezko abiadura 20 kilometro orduko izango da. Aldaketak gaur sartu dira indarrean.
Beasaingo Udalak aldaketak eragin «positiboa» izango duela esan du. Segurtasuna handitzeaz eta ezbeharrak gutxitzeaz gain, oinezkoei eta garraiobide jasangarriei lehentasuna ematen dien neurria dela diote. Airearen kalitateak ere hobera egingo duela azpimarratu dute, abiadura zenbat eta mantsoagoa izan C02 isuriak orduan eta txikiagoak direlako.
Patineteak, kontrolpean
Beasaingo Udaltzaingoak motor elektrikoz bultzatutako patineteen abiadura mugari buruzko zaintza informatiboa burutuko du datozen egunetan. Patineteak Mugikortasun Pertsonal-erako Ibilgailutzat hartzen dira eta zirkulazio-arauak bete behar dituzte: besteak beste, ezin dute 25 kilometro orduko muga gainditu eta ezin dute espaloietatik eta oinezkoen gunetatik zirkulatu.