Intsumisioari buruz dokumentala emango dute gaur Lazkaon
Intsumisio mugimenduaren inguruko dokumentala egin du Lander Garrok. Gaur izango da ikusgai Arerian; asteburuan berriz, 'Ilargi guztiak' euskal filma emango dute.
Lander Garrok zuzendutako 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala ikusi ahalko da, gaur 19:00etan, Lazkaoko Areria antzokian. Intsumisio mugimenduaz, haren lorpenez eta harenganako errepresioaz dihardu.
Asteburuan, berriz, Ilargi guztiak egongo da Areriako karteldegian, ohiko ordutegian. Gaintzan grabatu zuten filmaren zati bat.