Azken aldiko daturik onenarekin itxi du astea Goierrik
Osasun Sailaren arabera 7 positibo atzeman dituzte eskualdean. Goierri 400eko tasatik jaitsi da. Beasainen, Zumarragan, Urretxun eta Idiazabalen daude kasu berriak.
Datuak hobera egiten ari dira Goierrin. Gaur zazpi positiboren berri eman du Osasun Sailak, eta azken asteetako daturik onena da. Eragin tasan ere nabaritu da hobekuntza, eta 400eko langatik behera kokatu da eskualdea, hainbat astez hortik gora egon ondoren.
Lau herritan atzeman dituzte kasu berriak: Beasainen (3), Zumarragan (2), Idiazabalen (1) eta Urretxun (1). Gainontzeko hemezortzi herrietan ez dago positibo berririk.
Herrikako eragin tasei dagokionean, Ataun, Altzaga, Zumarraga, Urretxu, Arama eta Legazpi daude oraindik, 400eko tasatik gora. Zaldibia aspaldiko partez atera egin da zerrenda horretatik.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.569 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/13 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 1092,90 | ||
Arama | 0 | 19 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 217 | 1202,06 | ||
Beasain | 3 | 1.562 (+3) | 263,89 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 157,73 | ||
Gabiria | 0 | 23 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 1 | 152 (+1) | 378,15 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 534 | 142,05 | ||
Legazpi | 0 | 903 | 404,33 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 201,34 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.313 | 387,29 | ||
Ormaiztegi | 0 | 106 | 0 | ||
Segura | 0 | 198 | 326,16 | ||
Urretxu | 1 | 623 (+1) | 453,95 | ||
Zaldibia | 0 | 310 | 241,25 | ||
Zegama | 0 | 182 | 65,75 | ||
Zerain | 0 | 13 | 0 | ||
Zumarraga | 2 | 1.030 (+2) | 509,11 | ||
GOIERRI | 7 | 7.569 (+7) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.