Carlos Vicok tailerra eta hitzaldia eskainiko ditu
ZERAIN // Carlos Vico espezialista kataluniarrak beldurraren inguruko hitzaldia eskainiko du maiatzaren 20an Zeraingo kultur etxean, 19:00etan. Hilaren 22an, berriz, biziraupen teknikak ikasteko tailerra emango du Aizpea inguruan, 09:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, Legazpiko Ekinhaz zentroan, Mandion, Ostatuan edo 623 390 797 zenbakian.













