Haurrentzat hiru kirol ikastaro eskaini dituzte Ataunen udarako
Udako oporretan Ataunen hiru kirol mota lantzeko aukera izango dute haurrek. Tenisa, zunba eta piraguismoa eskaini ditu udalak.
Ekainaren 28an hasiko dira zunbako eta teniseko jarduerak, uztailaren 9ra arte. Tenisean 8-14 urte bitartekoak aritu ahalko dira, eta hiru ordutegi dituzte aukeran: 09:00-10:00, 10:00-11:00 edo 11:00-12:00.
Zunba 10 urtetik 16rakoentzat da. San Gregorion izango dira saioak, astean hiru egunetan: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara.
Piraguismoa uztailaren 5etik 9rako astean emango dute, arratsaldeetan. 9 urtetik 14ra bitarteko neska-mutikoentzat da.
Izena ekainaren 10erako
Gutxieneko partaidetza behar dute tenisak (8 lagun) eta zunbak (6 lagun). Ikastaro bakoitzean kuota 30 euro da, eta taldea osatutakoan ordainduko da.
Izena emateko udaletxera hots egin (943 18 00 11) edo idatzi (616 75 87 58, komunikazioa@ udala.eus) behar da. Ekainaren 10a da azkeneko eguna.