Kidam magoaren ikuskizuna izango da larunbatean

LEGORRETA // Datorren larunbatean, maiatzak 29, 12:00etan Legorretako Herri Antzokian Asier Kidam magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango da. Ikuskizunean parte hartzeko izena eman behar da udal liburutegira deituta (943 08 50 50), epostaz (kultura@legorreta.eus), WhatsApp-ez mezua bidalita (747 428 260) edo liburutegira bertara joanda. Sarrera doakoa da.