Nerabeak eta sakelako telefonoaren beharrari buruzko hitzaldia Legazpin ekainaren 3an
Domingo Agirre eskolako guraso elkarteak antolatu du. Kultur etxean izango da, eta izena eman beharko da aurretik
Domingo Agirre ikastetxeko guraso elkarteak nerabeei eta telefonoari buruzko hitzaldia antolatu du ekainaren 3rako. Miren Ros hezitzailea izango da hizlaria, eta Nerabeek ez dute mugikorrik behar izenburua. Kultur Etxean izango da, 18:00etan. Edukiera mugatua denez, aurrez izena eman beharko da, gurasoelkartea@legazpikoeskola.eus helbidera mezu bat bidalita.
Miren Rosek sakelakoaren erabilerari buruzko egitasmo bat jarri du abian, eta hitzaldiak ematen ditu horri buruz. Egitasmoaren nondik norakoak Berria egunkarian egindako elkarrizketa batean azaldu zituen.