Juanastegiko bidegorrian ezingo da aparkatu astelehenetik aurrera
Uda sasoia iristen ari dela eta, bidegorriak bere funtzioa berreskuratuko du, eta ezingo dira kotxeak bertan utzi urriaren 31ra arte.

Legazpiko Juanastegi kaleko bidegorri zatiak bere funtzioa berreskuratuko du, eta astelehenetik aurrera ibilgailuek ezingo dute bertan aparkatu. Bidegorri tarte hori bizikletentzat izango da soilik, urriaren 31ra arte.