Ampok irabazi du junior mailako Gipuzkoako taldekako txirrindulari txapelketa
Emakumezkoetan, Zu-K/Limousin taldeak irabazi du. Kadete mailan Andoaingo Txirrindulari Eskola izan da garaile gizonezkoetan, eta Zu-K/Limousin emakumezkoetan. Erlojuz kontrako lasterketak Legorretan jokatu dira goizean zehar.
Ampo-Ikolan Sports A taldeak irabazi du Gipuzkoako taldekako txirrindularitza txapelketa junior mailan, gaur goizean Legorretan jokatutako erlojuaren kontrako proban.
Lasterketa 09:30ean hasi da, junior eta kadete mailako emakumezkoen hiru talde partaideek irten dute lehenik. Ondoren. bi minutuko aldearekin abiatu dira parte hartu duten gizonezkoen 11 taldek. Legorretatik, Ikaztegieta aldera egin dute, Alegin buelta hartu, Legorreta alboan utzi eta Itsasondo eta Ordizia zeharkatu ondoren, Legorretara iritsi dira berriro, 34 kilometroko ibilbidea osatu eta gero.
Hauxe izan da sailkapena:
Taldea Denbora
Ampo-Ikolan Sports A 41,50.49
Lomousin-Oriako A 42.50.49
Viveros San Anton-Zumaiako 42.48.22
Donostiberri 44.01.41
Ampo-Ikolan Sports B 44.31.47
Atracciones Sanz-Lagun Onak 44.50.07
Andoaingo Tx. Eskola 44.51.06
Dinuy-Irunes 45.05.39
Ulma-Aloña Mendi 45.06.16
Buruntzazpi 45.46.36
Limousin-Oriako B 48.10.03
Emakumezkoen txapelketan, berriz, Zu-k/Limousin taldeko juniorrek 41.09.01eko denbora egin dute, Zu-k/Limousin taldeko kadeteek 42.00.68koa eta Lokatza-Andoain-Oriako taldeak 42.37.39koa.
Kadeteetan, Andoaingo Txirrindulari Eskola txapeldun
Emakumezkoen eta junior mutilen probaren ostean kadeteen txapelketa jokatu da. Txirrindulari gazteak 11:15 inguruan abiatu dira Legorretatik, Ikaztegieta-Alegi-Amezketa-Ugarte-Alegi-Ikaztegieta-Legorreta ibilbidea egiteko, 25 kilometrokoa. Andoaingo Txirrindulari Eskolak egin du denbora laburrenean, 36.05.82an, eta talde hori izan da, beraz, txapelduna.
Atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Limousin-Oriako A, Caja Rural-Ikolan A, Donostiberri A, Vivieros SAn Anton-Zumiaiako, Limousin-Oriako B, Augar-Laguntasuna, Caja Rural B, Elgoibarko Lagun Taldea, Limousin-Oriako C, Zatika-Goifiber, Loinaz.Donostiberri-Irunes, Ulma-Aloña Mendi eta DOnostiberri B.
Argazkiak: Arritxu Iribar eta Tere Madinabeitia