Zumarragako eta Urretxuko odol emaileei zuzendutako eskertza ekitaldia egin dute
Zelai Ariztin izan da ekitaldia, gaur eguerdian. 25 odol emaile omendu dituzte guztira. Legazpin ere ordu berean egin dute eskertza ekitaldia, udaletxeko pleno aretoan. Ataunen atzo egin zuten.
Urretxuko eta Zumarragako odol emaileei eskerrak emateko ekitaldia egin dute gaur Zelai Arizti aretoan. Urretxuko Maialen Fidalgo eta Zumarragako Arantxa Gonzalez zinegotziek gidatu dute ekitaldia, odol emaile guztiei zuzendutako esker hitzen artean. Hunkigarria izan da Gonzalezen eskertza; gaixotasun bategatik odola behar izan zuela gogoratu du, eta horregatik odol emaileen eskuzabaltasuna zuzen-zuzenean ezagutzen duela esan du.
Odola 25, 40, 50, 60 eta 75 aldiz eman dutenei egin zaie aitortza, 25 herritarri guztira. Odol emaileen elkarteak ohorezko diploma eta opariak banatu dizkie guztiei.
Iñaki Amenabar Perez, Mikel Arranz Iturrioz, Pilar Arrugaeta Ganboa, Jose Luis Aiastui Goenaga, Santiago Briones Carcedo, Diego Calvo Sanz, Juan Cruz Davila Murillo, Francisco de Miguel Andres, Mikel Elgarresta Kastejon, Luis Javier Fernandez Herreros, Jeni Galdos Ormategi, Mikel Martinez Aranburu, Rosa Maria Ruiz Urbano, Andoni Ruiz de Egilaz Mateos eta Ana Belen Taboada Cendonek 25 odol emate egin dituzte; Maria Arantzazu Mendiola Uribe eta Itziar Urzelai Ibarzabalek 40 odol emate, Miguel Angel Plaza Alonso, Jose Miguel Diaz Campano, Jose Antonio Cuerva Camargo, Juan Jose Carrillo Ladron eta Xabier Aranburu Barandiaranek 50 odol emate; Maria Soledad Bidarte Arañak 60 odol emate eta Jesus Maria Arsuaga Mendizabal eta Juan Jose Plazaola Irizarrek 75 odol emate.
2020an 174 emakumek eta 177 gizonek eman zuten odola Urretxun eta Zumarragan. Gizonezkoek urtean lau aldiz eman dezakete odola eta emakumezkoek urtean hiru aldiz Odol ateratzeak hileko azken asteartetan izaten dira, 16:15etik 20:15era, Zelai Arizti kultur etxean. Txanda hartzeko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da.
Legazpin, ordu berean
Legazpiko odol emaileek ere ordu berean egin dute eskertza ekitaldia udaletxeko pleno aretoan. Bertan, Iñigo Imaz zinegotziak eta Jose Julian Lete odol emaileen elkarteko ordezkariak hainbat diploma entregatu dituzte. Elena del Cantok, Jon Egañak, Ana San Sebastianek bana jaso dituzte, 25 aldiz odola emateagatik, eta Ibon Altzelaik, Juan Ramon Mazkiaranek eta Gonzalo Sotok ere beste bana, 50 aldiz emateagatik.
Ataunen, atzo
Ataunen atzo egin zuten antzeko ekitaldia udaletxeko pleno aretoan. Ohorezko diploma hiru ataundarrek jaso zituzten, eta horrez gain, urrezko intsignia ere bai Isidro Etxeberriak, 50 odol ateraldi egiteagatik. Koro Urteagak, berriz, zilarrezko intsignia jaso du 25 ateraldi egin izanagatik, eta Patxi Erauskinek emaile bikainaren goraipamena jaso zuen, 75 aldiz odola emateagatik.
Ataungo Odol emaileen elkarteko ordezkari Jose Luis Gorostizuk eman zizkien oroigarriak eta ekitaldian Martin Aramendi Ataungo alkateak ere parte hartu zuen. Hurrengo odol-ematea ekainaren 28an izango da, ohi bezala, Joxemiel Barandiaran eskolan.