Amaitzeko, Chaplin
Goieniz zineklubak bihar amaituko du denboraldia. Charles Chaplinen 'The kid' filma eskainiko dute
Goieniz zineklubak The kid filma eskainiko du bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokian. Emanaldia gaztelaniaz izango da, film mutua den arren. Charles Chaplinek zuzendu, ekoitzi, antzeztu… zuen. Filma kaleratu zenetik ehun urte bete dira aurten.













