Ekainerako kirol eta kultur eskaintza zabala prestatu du Idiazabalgo Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Etzi desioen sagarren bilketa egingo dute Zepaiko sagastian.
Osasun Sailaren arabera, beste 10 kasu agertu dira eskualdean. Ordizian, Idiazabalen eta Lazkaon daude positiboak.
Hilekoaren higienerako produktu bilketa "oso ondo" joan dela adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek, eta hilekoaren probreziarekin amaitzeko urratsak ematen segiko dutela.
Aspaldian igo gabeko mendatea sartu dute Santikutz proban aurten: Gabiriako Ugaran bailara eta Mutiloako meategi eremua zeharkatzen dituena. Ampo taldeak igo du HITZArentzat.
Urretxuar eta zumarragar talde batek Kultur Aterkia egitasmoa abian jarri du, kultur mugimendua biziberritzeko. Hasteko, ostiralean erakusketa irekiko dute. Ekitaldia Zelai Arizti parkean izango da, 19:00etan.
Maiatzean atzeratu zuten ikuskizuna egingo dute Haztegiko patioan. Itxura aldatu duten Antton eta Anttoni eta dantza berriak aurkeztuko dituzte. Erraldoi panpinak salgai izango dira
'Ikastetxe bat, mapa bat' proiektuaren baitan orientazio kirola probatu dute Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek. Gipuzkoako Orientazio Taldearen ekimenez sortu zen proiektua eta esperientzia «bikaina» da.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Goierriko 93 odol emaileri eskertza egin eta intsignia bana emango die. 25, 40, 50, 60, 75 eta 100 odol ematerekin jasoko dituzte
Susto batean gelditu da. Asteleheneko ekaitzak gogor jo zuen, eta tximista bat lehertu zen Zumarragako erdigunean, Hiri Lorategian. Bi familiak sekulako sustoa hartu zuten, baina ez zen ezer larririk gertatu.
Herriko 17 eragilek «espazio publikoan zentsura eta debeku neurriak» salatu dituzte, kartelekin eta idatzi batekin.
Ekainaren 17an izango da monologoa, 19:00etan, Laiotz herri eskolako karpan. Segurarrek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzerakoan.
Goieniz zineklubak bihar amaituko du denboraldia. Charles Chaplinen 'The kid' filma eskainiko dute
Kalakan taldeak kontzertua egingo du Lazkaoko Arerian, ekainaren 18an. Sarrerak salgai dira dagoeneko, udalaren webgunean.
Gaur Maren abeslariaren kontzertu akustikoa izango da plazako karpan. Musikale jaialdiaren V. edizioa izango da. Hiru urtetik gorakoentzako zirko antzerki emanaldia antolatu dute biharko
Uggasa Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, "Poltsarik? Ez, badut nirea" kanpaina jarri du martxan, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalekin batera.
Aranealderen egoitza Urbi etxeko solairuartera lekualdatuko dute. Ingurua prestatzeko lanak irailean hastea espero dute. Lanak nori esleitu erabakitzea falta da