Udalak pankartak kentzen dituela eta «zentsura» salaketa
Herriko 17 eragilek «espazio publikoan zentsura eta debeku neurriak» salatu dituzte, kartelekin eta idatzi batekin.
Lazkaoko hainbat talde, alderdi eta eragilek «zentsura» aplikatzea egotzi diote udalari, eta zuriz jantzi dituzte udal eta herri informazioko oholak. Azken agintaldi honetan, herrian zehar jarritako «kartel eta pankarta oro» kentzen duela salatu dute, «gustuko ez dutena baztertzeko». Alkateak «urte askoan» bete duen ordenantza «gutxietsi», eta aldebakartasunez «espazio publikoan zentsura eta debeku neurriak» ezarri dituela dio agiriak, 17 eragilek izenpetutakoa.