Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolistok' ikusteko sarrerak eskuragai daude
Ekainaren 17an izango da monologoa, 19:00etan, Laiotz herri eskolako karpan. Segurarrek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzerakoan.
Zuhaitz Gurrutxagak bere ‘Futbolistok’ lehen monologoa aurkeztuko du Seguran ekainaren 17an. 19:00etan izango da, Laiotz herri eskolako karpan, Segurako Udalak antolatuta. Doan izango da eta sarrerak eskuragai daude dagoeneko: udaletxean eskuratu daitezke 8:00etatik 14:30era, edo udal liburutegian 16:00etatik 19:00etara.
Segurarrek lehentasuna izango dute sarrerak hartzerakoan, eta koronabirusaren aurkako neurriak hartuko dituztela jakinarazi du udalak.