Unai Segurola, zezen plazan uztaiekin jolasean
Legazpiarrak Tolosako zezen plazan jokatu den Euskadiko uztai txapelketan parte hartu du asteburuan. Partaiderik gazteena izan da.
Unai Segurola legazpiarrak asteburuan Tolosako zezen plazan jokatu den Euskadiko uztai txapelketan parte hartu du, Zumaiako Asier Albiterekin batera. Bikoteak ez zuen lortu aberearen adarrean uztairik sartzea, baina biak oso pozik geratu ziren egindako lanarekin, batez ere Segurola, behi handiekin ateratzen zen lehen aldia zelako eta 17 urterekin, partaide gazteena zelako.