Kalitate handiko lanak Idiazabalgo Aire Libreko I. Pintura Lehiaketan
Sari nagusia Leticia Gaspar bilbotarrak jaso du, B kategorikoa Maddi Caamaño idiazabaldarrak eta D kategorikoa Paula Espigares donostiarrak. Maila guztiak batuta, 36 margolarik hartu dute parte.
Kalitate handiko lanak eta partaidetza handia izan du gaur Idiazabalen aurrenekoz antolatu du Aire Libreko I. Pintura Lehiaketan. Guztira 36 margolari elkartu dira –hiru mailak batuta– eta 09:00etatik 15:00ak bitarteko denbora izan dute haien lanak aurkezteko.
Joxe Mari Telleria margolari segurarrak, Jokin Telleria margolari beasaindarrak, Joxe Mari Telleria argazkilari idiazabaldarrak eta Iñaki Arriaran kultura zinegotziak osatu dute epaimahaia. Sariak 18:00etan ziren ematekoak, baina ordu laurden beranduago hasi da sari emate ekitaldia, epaileek lanak izan baitituzte epaia osatzen.
Aurkeztutako lanak Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian egongo dira ikusgai hilaren 15etik 18ra.
A kategoria (2006. urtean jaioak eta hortik gorakoak)
Sari Nagusia: Leticia Gaspar (Bilbo). ‘Maugia’ (800 euro)
Bigarren saria: Julio Gomez (Leioa). ‘Izenbururik gabea’ (500 euro)
Hirugarren saria: Carlos Espiga (Bilbo). ‘Idiazabal’ (300 euro)
Lehen herritarra: Nora Rahmani (Idiazabal). ‘Aske eta basati’ (300 euro)
Aipamen berezia: Esteban Oroz
B Kategoria (2009-2008-2007 urteetan jaioak)
Lehen saria: Maddi Caamaño (Idiazabal). ‘Mendia’ (80 euro herriko dendetan gastatzeko)
Bigarren saria: Maite Gelbenzu (Idiazabal). ‘Azeria eta otsoa’ (70 euro herriko dendetan gastatzeko)
D Kategoria (2010-2011-2012-2013 urteetan jaioak)
Lehen saria: Paula Espigares (Donostia). ‘Idiazabalgo eliza’ (50 euro herriko dendetan gastatzeko)
Bigarren saria: June Munarriz (Idiazabal). ‘Axeri detektibea lagun’ (40 euro herriko dendetan gastatzeko)
Hirugarren saria: Elorri Aiertza (Zaldibia). ‘Izalgo eliza’ (30 euro herriko dendetan gastatzeko)