Uxua Barandiaran, Tolosako mendi maratoian hirugarren
GOIERRI // Uxua Barandiaran T3T mendi maratoiko podiumera igo zen herenegun. Hirugarren amaitu zuen, garailearengandik 47 minututara. Zilarra bi minutura izan zuen. Ainhoa Moiua segurarrak bosgarren egin zuen; Arrastaka taldeko Xabier Mujikak ere hirugarren amaitu zuen Asturiasko Trevesera mendi lasterketan. Hamahiru orduren azpitik egin zituen ibilbideko 74 kilometroak.













