HITZAren lagunak autokarabanan
Udako zozketa antolatu du GOIERRIKO HITZAk Zegamako Goikaravan enpresarekin elkarlanean: hiru egunean autokarabanan bidaiatzeko aukera. Uztailaren 15era arte eman daiteke izena.
Udan sartzearekin batera, hain beharrezkoak dituen irakurleak saritu nahi ditu GOIERRIKO HITZAk eta Goiberrik. Udako zozketa honetan, HITZAren lagunek hiru egunez autokarabanan bidaiatzeko aukera izango dute, Zegamako Goikaravanen eskutik.
Harpidedunek nahiz harpidedun ez direnek parte har dezakete zozketan. Zozketan parte hartzeko goierri.hitza.eus webguneko formularioa bete behar da. Harpidedun direnek telefonoz ere dei dezakete Beasaingo bulegora, 943 16 00 56 telofono zenbakira.
Izan ere, harpideak eta irakurleak behar-beharrezkoak ditu HITZAk eta Goiberrik orain arte bezala aurrera egin dezaten. 0 kilometroko produktuak dira HITZA, Goiberri, goierri.hitza. eus eta otamotz.eus webguneak, Goierriko kazetariek Goierriko irakurleentzat egina. 2020ko martxoaren 14an Covid izurritearekin mundua geratu zenean ere, HITZAk, Goiberrik eta webguneek ez zuten etenik izan eta euskara hutsean eskualdeko informazioa emanez jarraitu zuten.
Eskualdearekiko eta euskararekiko konpromiso horrek urte luzez jarrai dezan, ezinbestekoa da harpideen diru ekarpena. Hilean 8 euro ordainduta (urtean 95 euro), HITZA eta Goiberri etxean jasotzeko aukera egongo da. Albisteak Internetez irakurtzen dutenek ere badute aukera, hilean 4 euro eskas (urtean 50 euro) ordainduz, etorkizunean komunikazio proiektua bermatzeko.
Autokarabana eskaintza
Goierriko enpresa eta eragile ugarirekin daukan harremanari esker, HITZAren lagunek hiru egunetan Zegamako Goikaravan enpresako autokarabanaz gozatzeko aukera izango dute. 2020ko hasieran martxan jarritako familia enpresak autokarabana eta karabana txikia alokatzeko zerbitzua eskaintzen du, COVIDaren aurkako garbitasun neurri guztiak zorrotz beteta.
Goikaravanen proiektua ere hazten doa pixkanaka: Idiazabalgo Goardi industrialdean, 80. zenbakian, autokarabana partikularrak gordetzeko pabilioia egokitu du. Autokarabanak eta autoak garbitzeko zerbitzua ere ematen hasi dira.
Zozketaren oinarriak
Epeak. Uztailaren 15eko 12:00ak .Hurrengo egunean 12:00etan emango da saridunaren berri.
Saria. Hiru egunerako autokarabana zerbitzua, behe denboraldian.
Baldintzak. Autokarabanaren erabilerarengatik ordaindu behar den 600 euroko fidantza saridunaren kontura doa. Gidariak 25 urte beteta eduki behar ditu eta honez gain 2 urteko aintzintasuna gida baimenarekin.