Amaitu da Irene Paredesen futbol campusa
Legazpiko Bikuña futbol zelaian burutu da astean zehar, 100dik gora haur eta gaztetxoren partaidetzarekin. Irene Paredesek berak eman dio amaiera gaur eguerdian.
Irene Paredes jokalari legazpiarrak antolatutako futbol campusaren hirugarren edizioa gaur eguerdian amaitu da. Astelehenean hasita, bost egunetan zehar 100dik gora haur eta gazte elkartu dira goizetan Legazpiko Bikuña futbol zelaian, begirale tituludun eta eskarmentudunen gidaritzapean. Irene Paredes berak ere azken bi egunetan parte hartu du campusean, eta gaur eman dio amaiera, futbolari gaztetxo guztiei banan banan autografoak sinatuz eta bakoitzarekin argazkiak ateraz.
Irene Paredesen hirugarren campusa 2007tik 2014ra bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta egon da. Partaide guztiek jokalari legazpiarraren izena daraman futbol ekipazio osoa jaso dute, eta hainbat opariren zozketan parte hartu dute.