Beasainek LGTBI kolektiboaren aldarrikapenekin bat egin du
LGTBIQ pertsonen eskubideen eguna da gurkoa. Beasaingo Udalak aldarrikapenekin bat egin du: Familianitz tailerra egingo dute
Beasaingo Udalak LGTBI kolektiboaren aldarrikapenak bere egin ditu. Igartzako Jauregia ortzadarraren koloreekin argaztatuko da iluntzean. Eta Familianitz tailerra egingo dute Udaletxeko batzar aretoan. 17:00etan izango da. Lehen Hezkuntzako haurrei eta euren familiei zuzendutako karta-jokoan arituko dira. Izena eman behar da aurretik. 688 76 86 08 telefonora idatzi behar da.
Gaur LGTBIQ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna da. Udalak kolektiboaren aldeko sentsibilizazioan eta aitortzan aurrera pausoak ematen jarraitu behar dela dio, “pertsonak helburu hartuta”. “Elkarrekiko errespetuzko harremanak sustatu eta genero edo sexuzko diskriminazio mota guztiak albo batera uztea beharrezkoa delako”.