Junior mailako Gipuzkoako 31. Itzulia inoizko estuena izan da. Segundo ehunen batzuen aldea besterik ez da izan Aznarren eta Zubeldia bigarrenaren artean. Ampo izan da taldeka onena, Intxaustiren eta Iztuetaren 3. eta 4. postuekin.
Zumarragako Beloki frontoian jokatu dira jubenil eta 22 azpiko mailetako Euskal Ligako finalak. Ostiralean Tartaloetxeko Elizegik eta Azketak ohorezko mailako finala jokatuko dute.
Osasun Sailaren arabera, beste zortzi positibo agertu dira eskualdean, ostiraletik igandera bitartean. Beasainen, Legazpin, Lazkaon, Ordizian eta Zumarragan daude kasu berriak.
LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna da gaur. Aldarrikapen eguna askorentzat. Lazkaon elkarretaratzea deitu dute iluntzerako. Adierazpen instituzionalak ere onartu dituzte. Idiazabalen, pintaketak agertu dira.
Saltzeko prest zituen hainbat substantzia aurkitu dizkiote autoan. Bera ere, drogen eraginpean zihoan.