Gipuzkoako Itzulia Aznarrentzat, Lazkaoko etapa Peñaranda kataluniarrarentzat
Junior mailako Gipuzkoako 31. Itzulia inoizko estuena izan da. Segundo ehunen batzuen aldea besterik ez da izan Aznarren eta Zubeldia bigarrenaren artean. Ampo izan da taldeka onena, Intxaustiren eta Iztuetaren 3. eta 4. postuekin.

Azken unera arteko ikusgarritasuna mantendu du 31. Gipuzkoako Itzuliak. Lazkaon jokatu da gaur 3. eta azken etapa, 89 kilometrokoa, eta Urkillagako azken mendatea izan da epaile. Helmugan, ordea, ehuneneko gutxi batzuek erabaki dute sailkapen nagusiko garailea: Hugo Aznar nafarra (Quesos Albeniz). Unai Zubeldia (Limousin) lidertza dei-dei kendu, eta azken mailot horia soineratu du.
Ampo talde goierritarraren lana bikaina izan da, beste behin. Bi mutil 3. eta 4. postuetan sartzea lortu dute: Xabier Intxausti hirugarren (Gipuzkoako Itzulia irabaztetik 3 segundora geratu da, buruko iheskide taldetxoan iritsi baita) eta Unax Iztueta laugarren (6 segundora).
Etapa David Peñaranda kataluniarrak (Bikesport) irabazi du, lau ziklistaren arteko esprintean. Helmuga Elosegi kalera itzuli da berriro Lazkaon, eta ikusle asko joan dira bukaera ikustera. Vilanova i la Geltruko gazteak Oihan Larrazabal, Mikel Untzilla eta Xabier Intxausti (Ampo) menderatu ditu azken zuzenean.
Nagusirako lehia erabakitzeke zegoen, ordea. Aznar seigarren postuan helmugaratu da, irabazleagandik 53 segundora. Itsatsita zuen Zubeldia, baina segundo bat erantsi diote, eta ehunen batzuen aldeagatik, nafarra garaile. Tropela oso sakabanatuta iritsi da Lazkaora. 116 ziklistak amaitu dute proba.
Sari emate ekitaldian, bi lazkaotarrek ere jaso dute beren oroigarria. Aimar Ruiz de Larramendi eta Unax Barandiaran, Ampokoak biak, bukatutakoen artean zeuden.
Etaparen sailkapena (3.a, Lazkao-Lazkao, 89 km)
- David Peñaranda (Bikesport), 2:08:29
- Oihan Larrazabaal, d.b.
- Mikel Untzilla (Quesos Albeniz), d.b.
- Xabier Intxausti (Ampo), d.b.
- Ekai Morras, 21era
- Hugo Aznar (Quesos Albeniz), 53ra
- Aimar Erostarbe (Ulma), 54ra
- Ekain Ajerrista, 54ra
- Unai Zubeldia (Limusin), 54ra
- Kimetz Etxabe, 54ra
Itzuliko sailkapen nagusia
- Hugo Aznar (Q.Albeniz), 7:07:46
- Unai Zubeldia (Limusin), d.b.
- Xabier Intxausti (Ampo), 3ra
- Unax Iztueta (Ampo), 6ra
- Ibai Azantza (Beola), 18ra
Erregulartasuna
- Hugo Aznar
Mendia
- Mikel Untzilla (Q. Albeniz)
Tarteko helmugak
- Beñat Garaiar (Augar Laguntasuna
Lehen urteko juniorrak
- Ibaai Azantza (Beola)
Taldekakoa
- Ampo (Casais, Galparsoro, Belamendia, Ruiz de Larramendi, Guridi, Iztueta, Intxausti. Zuzendaria: Mikel Alonso)
Argazkiak: Aimar Maiz

Lazkaon helmugan ikusleak berriro, aspaldiko partez. /Aimar Maiz

David Peñaranda Itzuliko 3. etaparen irabazlea./Aimar Maiz

Hugo Aznar Itzuliaren irabazlea, helmugan sartu denean, Zubeldiari segundo bat eta lehen postua kendu dion ziurtasunez./Aimar Maiz

David Peñaranda./A. Maiz

Aimar Ruiz de Larramendi eta Unax Barandiaran lazkaotarrak, alkatearekin./A. Maiz

Itzuliko podiuma: Aznar garaile, Zubeldia bigarren, eta Ampoko Intxausti hirugarren. /Aimar Maiz

Podiuma./A. Maiz

Hugo Aznar, erregulartasunean ere garaile./A. Maiz

Mikel Untzilla, mendiko sailkapenaren irabazlea, azken etapako puntuei esker Aimar Etxeberriari mailot puntuduna kendu dio. /A. Maiz

Tarteko helmugen irabazlea, Beñat Garaiar./A. Maiz

Lehen urteko junior onena, Ibai Azantza./A. Maiz

Ampo talde goierritarra, Gipuzkoako Itzuliko onena./A. Maiz

Saritu guztiak./A. Maiz

Hugo Aznar, mailot horiarekin, Gipuzkoako junior Itzuliaren irabazlea./Aimar Maiz