Zortzi kasu atzeman dituzte asteburuan Goierrin
Osasun Sailaren arabera, beste zortzi positibo agertu dira eskualdean, ostiraletik igandera bitartean. Beasainen, Legazpin, Lazkaon, Ordizian eta Zumarragan daude kasu berriak.
Ostiralean koska bat gora egin eta gero, atzera ere normaltzen hasi dira koronabirusaren datuak Goierrin. Ostiraletik igandera, beste 8 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen agertu dira kasu horietatik 3, Legazpin 2, eta bana dituzte Lazkaon, Ordizian eta Zumarragan.
Eragin tasari dagokionean, hobera egin dute datuek orokorrean. Urretxu ere eremu berdean sartu da, Beasain, Legazpi eta Zumarragarekin batera. Lazkao eta Ordizia, berriz, eremu horian daude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.900 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/25 | 06/26 | 06/27 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 224 | 57,24 |
Beasain | 1 | 1 | 1 | 1.609 (+3) | 49,93 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 183 | 0 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 1 | 0 | 0 | 555 (+1) | 195,31 |
Legazpi | 0 | 0 | 2 | 949 (+2) | 47,57 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 168 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 82 | 218,10 |
Ordizia | 0 | 0 | 1 | 1.383 (+1) | 158,89 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 109 | 0 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 201 | 0 |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 643 | 43,93 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 334 | 60,31 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 186 | 0 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 17 | 0 |
Zumarraga | 1 | 0 | 0 | 1.057 (+1) | 20,36 |
GOIERRI | 3 | 1 | 4 | 7.900 (+8) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.