Zubizarreta-Telleria eta Eguren-Garmendia, Euskal Ligako txapeldun
Zumarragako Beloki frontoian jokatu dira jubenil eta 22 azpiko mailetako Euskal Ligako finalak. Ostiralean Tartaloetxeko Elizegik eta Azketak ohorezko mailako finala jokatuko dute.
Lazkaoko Lapke elkarteko Zubizarreta-Telleria eta Eguren-Garmendia bikoteek Euskal Ligako pilota txapela irabazi dute, jubenil eta 22 azpiko mailetan. Atzo jokatu ziren finalak Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Beñat Zubizarretak eta Egoi Telleriak 22-16 irabazi zuten taldekideak diren Ekhi Irribarriaren eta Faben Ituarteren aurka jubenil kategorian. 22 azpikoan, berriz, 22-6 gailendu ziren Josu Eguren eta Ander Garmendia, Zeanuriko Joko Alai elkarteko Etxeitaren eta Gomezen kontra.
Ostiralean, ohorezko mailako Euskal Ligako finala jokatuko dute Zegamako Tartaloetxe taldeko Aitor Elizegik eta Beñat Azketak, Mungiako frontoian.