Baleike enpresan kaleratuta langilearen aldeko manifestazioa egin dute Legazpin
CCOO sindikatuak deitu du, kaleratutako langilea sindikatu horretako ordezkaria delako lantegian.
CCOO sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute gaur goizean Legazpin, Baleike enpresan kaleratutako langile baten alde. Langile hori sindikatuko ordezkaria da enpresa legazpiarrean. Manifestariak 11:00etan elkartu dira Euskal Herria plazan, udaletxe aurrean, eta lantegiko aterainoko ibilbide zaratatsua egin dute, herriko erdigunea zeharkatuz.
Manifestazioaren helburua Baleike enpresak CCOO sindikatuko ordezkari horren aurka erakutsitako “jazarpena” eta kaleratu izana salatzea izan da. Sindikatuaren arabera, “langileen legezko ordezkari gisa bere lana burutze hutsagatik” kaleratu dute.