Udako eskaintza Goierri garaiko gazteentzat
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak eta Urretxu-Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak udarako eskaintza oparoa prestatu dute.
Legazpin, udako programa ekainaren 23tik uztailaren 22ra bitartean gauzatuko da, eta ekintza gehienak Gazte-txokotik kanpo izango dira. Gaur gazteak Donostiara joanak dira egun pasa, eta bihar Tie Dye kamiseta tintaketa tailerra egingo dute. Hurrengo astean, hilaren 7an, hondartzara joango dira, eta hurrengo egunean Tie Dye tailerra berriz ere, baina poltsak tintatzeko. Uztailaren 14rako scape room batera joateko plana dute, eta hurrengo egunean Play-arekin jolastu eta margoketa lanak egingo dituzte. Amaitzeko, uztailaren 21ean eta 22an horma irudiak margotzeko lanak eta agur bazkaria egingo dituzte.
Horrez gain, ostiral arratsaldetan hezitzaileak nerabeak dauden lekuetara gerturatuko dira, hau da, Urtatzazahar parkera edo Brinkolara. Eta irailaren 1ean hezitzaileak bueltan izango dira, 12-18 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku hartzeko prest.
Gazte Bidean, irteerak
Urretxu-Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak, berriz, lokaletik kanpora garatzeko ekintzak prestatu ditu. Uztailaren 6an, Zumaiara joango dira padle-surf egitera; uztailaren 9an, Landako pantanora; uztailaren 13an, paint ball egitera eta Debako hondartzara; eta uztailaren 15ean, Bertizko abendura parkera eta Hondarribiko hondartzara. Ekintza horietarako izena emateko epea irekita dago.