Dendak kalera atera ditu Ilintik
Legazpiko dendariek merkatalgune erraldoi bihurtu dituzte Kale Nagusia eta Patrizio Etxeberria kalea, euren eskaintza kanpora aterata. Dendak 20:30era arte egongo dira zabalik gaur.
Ilintik antolatuta, Dendak Kalera azoka egiten ari dira gaur Legazpiko Kale Nagusian eta Patrizio Etxeberrian. Dendariek bi kale horietara atera dituzte salgaiak, eta musika lagun dutela, 20:30era arte izango dituzte zabalik dendak zein postuak.
Guztira 14 denda ari dira parte hartzen: Aranzazu eta Oskarbi optikek, Cristina eta Kukas arropa dendek, Kiska arropa eta osagarri dendak, Idoia eta Urzelay oinetako dendek, Anei haurren oinetako dendak, Maitia haurren arropa eta oinetako dendak, Eder eta Nuñez mertzeriek, Korosti Kafeak, Lanbroa Belardendak eta Mimaru lore dendak.