Udako haurren ikastaroak agur esan du gaur Legazpin
Uztailaren 5ean hasita eta gaur arte, 252 haurrek hartu dute parte 27 taldetan banatuta. Udalak, guztira, 30 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintza hau gauzatzeko: 29 begirale eta zuzendaria.
Gaur izan da Legazpiko haurren uda ikastaroaren azken eguna. Aurtengoa ere COVID-19aren eraginpeko uda izan den arrean, aurreikusitako programaren arabera gauzatu ahal izan da ikastaroa, beti ere ezarritako prebentzio neurriak betez.
Guztira 252 haurrek parte hartu dute, 27 taldetan banatuta. Udalak, 30 pertsona kontratatu ditu euskara eta aisialdia uztartzen dituen eskaintza hau gauzatzeko: 29 begirale eta zuzendaria. Aurrekontua 33.600 eurokoa izan da.
Udalak jakinarazi duenez, “orain balorazioa egiteko ordua iritsi da”. Begiraleek egin dute berea, eta familia guztiei galdetegi bat bidali diete, jarduera baloratu dezaten. Irailean, jasotako proposamenak eta ekarpenak aztertuko dituzte, datorren urtean uztailean eskainiko duten aisialdi eskaintza hobetzeko. Hurrengo udari begira, uda ikastaroan zenbait aldaketa eta egokitzapen egitea aztertzen ari da Udala.