Ion Izagirrek ezin izan du erlojupeko proba bukatu
Arazo fisikoengatik utzi du proba, 15. kilometroan kalanbreak nabaritu ondoren.
Tokioko Olinpiar Jokoetako erlojupeko txirrindularitza proba jokatu da gaur goizean. Ion Izagirrek bide onetik ekin dio karrerari, erdibideko puntuan 7. postua lortuta aurreneko behin-behineko erregistroan. 15. kilometroan, baina, kalanbreak nabaritzen hasi eta proba utzi du azkenean. “Oso dezepzionatuta nago, bi soleotan arazoak nituen eta ezin nien pedalei eragin”, azaldu du Izagirrek Espainiako Txirrindularitza Federazioaren Twitter kontuaren bidez. Larunbatean errepideko proban sufritu ondoren, gaur ezin izan du erlojupekoa bukatu. Rio de Janeiroko jokoetan diploma olinpikoa eskuratu zuen, zortzigarren postua lortuta.
Primoz Roglic eslobeniarrak irabazi du Tokioko Olinpiar Jokoetako erlojupeko proba, eta minutu bat baino gehiago atera dio bigarrenari, Tom Dumoulin herberetarrari. Rohan Dennis australiarra izan da hirugarren.