Caylib Oosthuizen, Diego Carvalajes eta Kawa Leaumak Ampo Ordizian jarraituko dute
Orain arteko lanari jarraipena emango dio Ampo Ordiziak hiru jokalariekin kontratua berrituta.
Caylib Oosthuizen, Diego Carvalajes eta Kawa Leaumak Ampo Ordiziarekin jokatzen jarraituko dute datorren denboraldian ere. Aste honetan eman du ezagutzera Ordizia Rugbik, klubarekin kontratua berritu dutela.
Oosthuizen, Hegoafrikako pilierra, aurreko denboraldian iritsi zen Ordiziara. Bere kirol ibilbidean, Super Errugbian aritutakoa da Cheetahsekin. Denboraldi honetan aurrealdean erreferenteetako bat izatera deituta dago.
Carvajales aurreko urtean ere iritsi zen Ordiziara, eta Marotiasen deialdietan ohikoa izan da lehengo denboraldian. Leongo XV.arekin internazionala izan da, eta aurrean beste zutabeetako bat izango da.
Azkenik, Kawa Leauma; Zeelanda Berriko bigarren lerroak lau urte egingo ditu denboraldi honekin Ordizian, jokalariaren eta klubaren arteko elkar ulertzearen seinale garbia. Ordizia Rugby Elkartearen talde teknikoarentzat ere ezinbestekoa da, emankortasunagatik, ahalmen fisikoagatik eta dinamismoagatik.