20 positibo gehiago atzo Goierrin
Ordiziak eta Lazkaok gorrian jarraitzen dute. Beasain, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Urretxu, Legorreta, Zegama, Zumarraga, Mutiloa eta Legazpik 400eko mugatik behera jartzea lortu dute.
Goierriko udalherri dexentek eremu gorritik irtetzea lortu dute. Atzo 20 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Lazkaon (8), Ataunen (4), Zumarragan (3) eta Zegaman (2) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Beasain (1), Olaberria (1) eta Urretxu (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Ordiziak eta Lazkaok. Herri txikien artean, hamabi herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera daudenak dira Beasain, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Urretxu, Legorreta, Zegama, Zumarraga, Mutiloa eta Legazpi.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.411 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 08/18 | DENERA | TASA | |||
| Altzaga | 0 | 20 | 1092,90 | ||
| Arama | 0 | 27 | 490,20 | ||
| Ataun | 4 | 266 (+4) | 801,37 | ||
| Beasain | 1 | 1.959 (+1) | 256,76 | ||
| Ezkio eta Itsaso | 0 | 51 | 315,46 | ||
| Gabiria | 0 | 51 | 974,66 | ||
| Gaintza | 0 | 13 | 877,19 | ||
| Idiazabal | 0 | 230 | 378,15 | ||
| Itsasondo | 0 | 74 | 549,45 | ||
| Lazkao | 8 | 682 (+8) | 852,27 | ||
| Legazpi | 0 | 1032 | 344,87 | ||
| Legorreta | 0 | 183 | 67,11 | ||
| Mutiloa | 0 | 45 | 392,16 | ||
| Olaberria | 1 | 98 (+1) | 545,26 | ||
| Ordizia | 0 | 1.660 | 486,59 | ||
| Ormaiztegi | 0 | 132 | 626,96 | ||
| Segura | 0 | 256 | 456,62 | ||
| Urretxu | 1 | 772 (+1) | 248,94 | ||
| Zaldibia | 0 | 372 | 482,51 | ||
| Zegama | 2 | 205 (+2) | 328,73 | ||
| Zerain | 0 | 21 | 364,96 | ||
| Zumarraga | 3 | 1.247 (+3) | 285,10 | ||
| GOIERRI | 20 | 9.411 (+20) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-19)













