Astero inguruko azokek eta saltokiek eskaintzen dutenaren arabera antolatzen dituzte menuak, garaikoa jakiak momentuan prestatuz. Covid-19ari aurre egiteko harrera ezin hobea izan zuen etxez etxeko sistema jarri zuten martxan.
Ordiziak eta Lazkaok gorrian jarraitzen dute. Beasain, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Urretxu, Legorreta, Zegama, Zumarraga, Mutiloa eta Legazpik 400eko mugatik behera jartzea lortu dute.
Igartza Monumentu Multzoaren istorioak gertutik ezagutzeko eta taloak egiten ikasteko aukera izan zuten gerturatu ziren bisitariek.
Urte askotako esperientzia dute zaldi eskolak ematen. Pandemia hasi baina hilabete batzuk lehenago abentura berri batean murgildu ziren, aterpetxearen ateak ireki zituzten.
Emakume gazteen bertso saioa bihar Lazkaon, arratsaldeko 19:00etan plazan. Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Maider Arregi eta Eli Pagola arituko dira bertsotan, Aizpea Garmendia gai jartzaile.
Kontseilu Sozialita Goierrik deituta elkarretaratzeak egin ziren atzo Ormaiztegin eta Urretxun.
Bizimodu osoa txirrindularitzari lotuta darama Pello Olaberria mutiloarrak, aurrena ziklista moduan, eta Euskaltel taldeko masajista moduan orain. Makina bat txoko eta bide ezagutu ditu, baina bertako Bide Berdea du kuttuna.