Azken egunetan jazo diren lan heriotzak salatzeko kontzentrazioak
Kontseilu Sozialita Goierrik deituta elkarretaratzeak egin ziren atzo Ormaiztegin eta Urretxun.
Astelehenean eta asteartean jazotako lan heriotzak salatzeko kalera irten dira berriro ere goierritarrak.
Goierriko Kontseilu Sozialistak deituta elkarretaratzeak egin ziren atzo Urretxun eta Ormaiztegin. Azken egunetan izan diren bi langileen heriotzen harira “normalizazioari aurre egiteko eta egoera salatzeko mobilizazioak” izan dira.














