Bertso saioa Lazkaon
Emakume gazteen bertso saioa bihar Lazkaon, arratsaldeko 19:00etan plazan. Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Maider Arregi eta Eli Pagola arituko dira bertsotan, Aizpea Garmendia gai jartzaile.
Maizpide Euskaltegiko udako programazioaren barruan antolatutako bertso saioa egingo da bihar Lazkaon. Emakume gazteen bertso saioa izango da, Aizpea Garmendia gai jartzaile dutela bertsotan arituko dira Saioa Alkaiza, Haizea Arana, Maider Arregi eta Eli Pagola. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Lazkaoko plazan.













