Bisita gidatua eta talo tailerra atzo Igartzan
Igartza Monumentu Multzoaren istorioak gertutik ezagutzeko eta taloak egiten ikasteko aukera izan zuten gerturatu ziren bisitariek.
Atzo Igartzara gerturatu zirenek monumentu multzoaren historia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita bidegurutzean hasi zuten, handik 1.599an eraiki zuten gurutzea, Dolarea, zubia, erdi aroko dorretxearen harresiaren eta oinarrien hondakinak, Igartza jauregia, ermita, presa, burdinola eta errota ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitaren azken zatian gurean aski ezagunak diren taloak egiten ikasteko tailerra izan zuten bisitariek, baita txokolatez gozatuta eurek egindakoak dastatzeko beta ere.
Asteazkenero egiten dituzte bisitak, arratsaldeko 16:30etan hasita eta ordu eta erdiko iraupena izaten dute gutxi gorabehera. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edota 943087798 telefono zenbakira deituz. Sarrera 4€ ordaindu behar dira.













